2010-01-19

Taula

Hona hemen alzheimerra eta adinaren arteko harremana azaltzen duen taula. Bertan ikusi dezakegu zahartzen goazen heinean gaixotasun hau izateko aukera handiagotzn da.

adinaintzidentziak
65-693
70-746
75-799
80-8423
85-8940
90-69

Munduko harresiak

Bideo hau Lorena Tricio eta Sonia Quircek egindakoa da. Bertan munduan zehar dauden harresiak ikusi ditzazkegu, nahiz eta ez denak egon.

Memoria landuz

Hona hemen slidesharen aurkitutako power pointa. Bertan, memoria lantzeko jokuak agertzen dira.


Alzheimerra

Hona hemen nik egindako power pointa, bertan alzheimerrari buruzko informazioa utziko dizuet.

2010-01-12

Memoria estimulatzeko teknologia berriak egokiak dira?

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk

Azken hamarkadetan bizi-itxaropena izugarri handitu da eta, horren ondorioz, jende asko zahartzarora ailegatzen da. Beraz, ugaritu egin dira zahartzaroan sortzen diren gaixotasunak, besteak beste, dementzia. Dementzia sindrome bat da, hots, sintoma multzo bat, adimenaren goi mailako funtzioak hondatzen dituena. Funtzio horiek dira pentsatzea, oroitzea, ikastea, hitz egitea, antolatzea… hau da, horien bidez bizi garen inguruari egokitzen gatzaizkio. Horrenbestez, dementziak eragiten du norberaren inguru sozialean eta lanean egoki eta autonomiaz baliatzeko gaitasuna galtzea. Alzheimerra, dementzia baskularra, Lewyren gorputzen dementzia dira, ordena horretan, dementzia maizenak.

Alzhimerrean gehienbat oroimena galtzen da, baita gauza berriak ikasteko gaitasuna ere. Orientatzeko edo hitz egiteko zailtasunak izaten dira. Larria ez denean , ez dago gaixotasunaren kontzientziarik. Bilakaera geldoa baina etengabea du. Dementzia baskularrean zailtasunak daude gauzetaz oroitzeko, ekintzak antolatzeko, konparazio batera egunean zehar egin behar dena, erosketen zerrenda, ordena…; gauzak egiteko indarra galtzen du gaixoak; geldotasunez ibiltzen da eta pentsatzen du.

Informazio hau Guaixe astekaritik aterata dago, gehiago jakiteko http://www.guaixe.net/AurrekoIritziak.asp?Mota=HaraZerDien&IritziaId=92.

Alzheimerrari buruzko bideoa

2010-01-11

Lorena Tricio eta Sonia Quirce gara eta argazki bat painten bidez nola konprimitu erakutsiko dizuegu tutorial honen bidez.

2010-01-10

Alzheimerra duen eta bere familiari egindako elkarrizketa

EITBek egindako Elkarrizketa honen bitartez gaixotasuna hau jasatzen duen, eta bere familiaren ikuspuntua ikus dezakegu.
http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/310809/alzheimerra-duen-gizon-batekin-eta-bere-emaztearekin-hitz-egin-dugu-ilargipean/

Alzheimerra garaiz detektatzeko test berria

AEBetako zientzialariek egindako aurrerapausoen eskutik, Alzheimer gaixotasuna hasierako urratsetan diagnostikatzeko testa lor daiteke. Science aldizkarian azaldu den ikerketa Washington Unibertsitateko Medikuntza Eskolan egin da, St. Louisen.
Saguekin egindako esperimentuek erakutsi dute test hori gai dela garunean zenbat amiloidosi dagoen zehaztasunez detektatzeko. Proteina hori estuki lotua dago Alzheimerraren garapenarekin, plakak sortu eta garuneko zelulak hiltzen baititu. Alzheimerraren sintomak azaltzen direnerako, ordea, litekeena da plakak horiek urtetan detektatu gabe izatea. Beste hainbat testek odolean dagoen amiloidosi-kantitatea neurtu izan dute garunean dagoenaren adierazgarri delakoan, baina ez dute emaitza onik lortu.
Test fidagarria
AEBetako taldeak mutazio berezi bat zuten saguak aztertu zituen. Sagu horiek, mutazioaren eraginez, amiloidosi-plakak garatzen zituzten, bakoitzak bere neurrian. Odoleko amiloidosi-maila zuzenean neurtu ordez, lehenik saguei m266 izeneko konposatu bat injektatu zieten. Dirudienez, konposatu hori gai da garuneko eta inguruko amiloidosi-kantitatea atzemateko. Minutu batzuen ostean, odoleko amiloidosi-kantitatea saguen garunean zeuden plaken adierazle zehatza zela ikusi zuten.
David Holtzman ikertzaileak dioenez, lortutako emaitzek gizakientzako antzeko test bat garatzea eragingo dute. Nahiz eta testarekin ezin den detektatu oraindik plakarik ez duen gaixoa, sintomen aurretik gaixotasuna atzemateko aukera eskaintzen du. Gainera, testak Alzheimerrak eragindako dementzia eta bestelakoak bereizten ere lagunduko du, eta, ondorioz, tratamendu zehatzagoak diseinatuko dira.
Etorkizunerako planak egitenSimon Lovestone Londreseko King´s College-ko Psikiatria Institutuko doktoreak dio nahiz eta Alzheimerraren aurkako tratamendua eskuragarri ez egon, garaiz diagnostikatzea garrantzitsua dela gaixoentzat. "Gauza garrantzitsuenetako bat diagnosia garaiz egitea da, horrela etorkizunera begira gauzak antolatu eta prest egoteko".

2009-11-26

Alzheimerrari aurre egiteko zenbait joku


Gaixotasuna eta adina direla gaitasuna asko galtzen dira memorizatzeko gaitasuna, ideiak modu azkarrean lotzea, eta bizkortasun mentala besteak beste . Alzheimerra prebenitzeko balio duten zenbait joku proposatzen dizuet bakoitzak bere kabuz egiteko edo gaixotasuna hau pairatzen duen pertsonaren bat ezagutzen baduzue bere gaitasunak hobetzeko asmoz.


http://www.misabueso.com/ eta http://www.juegosbraintraining.com/

Ikasketa Prozesuaren Erronkak Ezagutzaren Gizartean

Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean
Gaur egun , ezagutzaren gizartean gaude murgilduta , baina hau ez da betiko historia izan . Lehen gure gizartea industria gizarte bat zen , baina urteak pasa , gure gizartea aldatu egin da , hau da , industria gizarte batetik ezagutzaren gizarte batera aldatu gara .Aldaketa hori gertatzeko baldintza batzuk eman behar izan dira besteak beste , globalizazioa , ezagutzaren administrazioa eta informazioa eta teknologia berriek duten eragina . Horren ondorioz ezinbestekoa egiten zaigu alfabetatzea , baina ez alfabetatzea modu sinple batean , hau da , “ pertsona bati irakurtzen eta idazten irakasten “ baizik eta alfabetatze digitala hau da “ pertsonak informazioa ezagutza bihurtzeko ahalmena “.Alfabetatze digital hau aurrera eramateko ezinbestekoa egiten zaigu web2.0 kontzeptua . Web 2.0 . kontzeptuak jartzen dituen aplikazio eta zerbitzuei esker alfabetatze digitala lortu daiteke .Web 2.0 ri esker sarean parte hartzea sustatzen da , hau da , lehen , industria gizartean , pertsonak kontsumitzaile bezala jokatzen zuten , gaur egun , eta ezagutzaren gizartean murgilduta pertsonak sarean parte hartu daitezke .Beste kontzeptu berri eta garrantzitsu bat E- learning delakoa da . Kontzeptu hau web2.0 sarean hezkuntzan aplikatzen da . Honek ezaugarri ugari ditu : ezagutza berria sortzen du , ikaslearen jabetzakoa da , ikaskuntza- komunitateak sortzen ditu , “ gizarte “ bat eusteko tresna da , ikaslearen sormena sustatzen du , ikaskuntzaren berezko dimentsioa eta ludikoa gehituz …Azken finean teknologia berrien agerpena oso erabilgarria izan daiteke , baina egia da pertsona batzuei gehiago kostatzen zaiela , horregatik oso garrantzitsua da pertsona heldu horiei laguntza eskaintzea eta teknologia berrien erabilpena bere eskura jartzea, hainbat gauza ikasi ahal dutelako

2009-11-05

web 2.0 ri buruzko mapa kontzeptuala





Hona hemen Teknologia Berriko irakasgaian egindako mapa kontzeptuala. Lorena Triciok eta Sonia Quircek egindakoa.