Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean
Gaur egun , ezagutzaren gizartean gaude murgilduta , baina hau ez da betiko historia izan . Lehen gure gizartea industria gizarte bat zen , baina urteak pasa , gure gizartea aldatu egin da , hau da , industria gizarte batetik ezagutzaren gizarte batera aldatu gara .Aldaketa hori gertatzeko baldintza batzuk eman behar izan dira besteak beste , globalizazioa , ezagutzaren administrazioa eta informazioa eta teknologia berriek duten eragina . Horren ondorioz ezinbestekoa egiten zaigu alfabetatzea , baina ez alfabetatzea modu sinple batean , hau da , “ pertsona bati irakurtzen eta idazten irakasten “ baizik eta alfabetatze digitala hau da “ pertsonak informazioa ezagutza bihurtzeko ahalmena “.Alfabetatze digital hau aurrera eramateko ezinbestekoa egiten zaigu web2.0 kontzeptua . Web 2.0 . kontzeptuak jartzen dituen aplikazio eta zerbitzuei esker alfabetatze digitala lortu daiteke .Web 2.0 ri esker sarean parte hartzea sustatzen da , hau da , lehen , industria gizartean , pertsonak kontsumitzaile bezala jokatzen zuten , gaur egun , eta ezagutzaren gizartean murgilduta pertsonak sarean parte hartu daitezke .Beste kontzeptu berri eta garrantzitsu bat E- learning delakoa da . Kontzeptu hau web2.0 sarean hezkuntzan aplikatzen da . Honek ezaugarri ugari ditu : ezagutza berria sortzen du , ikaslearen jabetzakoa da , ikaskuntza- komunitateak sortzen ditu , “ gizarte “ bat eusteko tresna da , ikaslearen sormena sustatzen du , ikaskuntzaren berezko dimentsioa eta ludikoa gehituz …Azken finean teknologia berrien agerpena oso erabilgarria izan daiteke , baina egia da pertsona batzuei gehiago kostatzen zaiela , horregatik oso garrantzitsua da pertsona heldu horiei laguntza eskaintzea eta teknologia berrien erabilpena bere eskura jartzea, hainbat gauza ikasi ahal dutelako
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario