Azken hamarkadetan bizi-itxaropena izugarri handitu da eta, horren ondorioz, jende asko zahartzarora ailegatzen da. Beraz, ugaritu egin dira zahartzaroan sortzen diren gaixotasunak, besteak beste, dementzia. Dementzia sindrome bat da, hots, sintoma multzo bat, adimenaren goi mailako funtzioak hondatzen dituena. Funtzio horiek dira pentsatzea, oroitzea, ikastea, hitz egitea, antolatzea… hau da, horien bidez bizi garen inguruari egokitzen gatzaizkio. Horrenbestez, dementziak eragiten du norberaren inguru sozialean eta lanean egoki eta autonomiaz baliatzeko gaitasuna galtzea. Alzheimerra, dementzia baskularra, Lewyren gorputzen dementzia dira, ordena horretan, dementzia maizenak.
Alzhimerrean gehienbat oroimena galtzen da, baita gauza berriak ikasteko gaitasuna ere. Orientatzeko edo hitz egiteko zailtasunak izaten dira. Larria ez denean , ez dago gaixotasunaren kontzientziarik. Bilakaera geldoa baina etengabea du. Dementzia baskularrean zailtasunak daude gauzetaz oroitzeko, ekintzak antolatzeko, konparazio batera egunean zehar egin behar dena, erosketen zerrenda, ordena…; gauzak egiteko indarra galtzen du gaixoak; geldotasunez ibiltzen da eta pentsatzen du.
Informazio hau Guaixe astekaritik aterata dago, gehiago jakiteko http://www.guaixe.net/AurrekoIritziak.asp?Mota=HaraZerDien&IritziaId=92.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario